Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara: KORRIKA
Abeslaria/Artista/Taldea: Niko Etxart
Urtea: 2007
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:57 min
Oharrak: Karaokea
HELDU
Oilarrak kukurukuz
Ozenki hor küküruküz
Herri hontan zer ote da?
Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Ibiliz goitik behera
Karrantzatik Iruñera!
Mendez mende euskalduna
Izan da Euskara-duna
Aitzina egin beza!
Herria da gorputza
Hizkuntza aldiz bihotza
Xalbadorren mezua
Herri honen oihua!
Hitza pitz ahoz-aho
Erabiliz egunero
Mendi puntatik ibaira
Nortasunaren mintzaira…
Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Erabiliz barra-barra
Karrantzatik Iruñera!!
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.