Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ongi etorri
Abestuz ikasi, ikasiz abestu
egitasmora

haurrek egindako marrazki bat, ume talde bat abesten irudikatzen duena

Abestuz Ikasi, Ikasiz Abestu:

Nor gara?

Abestuz ikasi egitasmoaren sortzaileen irudia

Arantza Altube Basterretxea - (BILBO, 1961)

Barakaldarra naiz. Garai bateko Bilboko Magisteritza Eskolan Haur Hezkuntza espezialitateko ikasketak egin nituen eta 39 ikasturtetan hainbat eskola publikotan egin dut lan, gehienak Haur Hezkuntzan tutore moduan eta batzuk zuzendaritza karguetan. Ikasturte horiek, ia guztiak, Barakaldoko Ibaibe Herri Ikastetxean egin ditut; eta, bertan, hizkuntza-normalkuntzako proiektuen arduraduna izan naiz.

Mari Karmen Garrido Regidor- (SONDIKA, 1962)

Sondikan jaioa baina Deriotarra naiz, nahiz eta orain Gasteizen bizi naizen. Bilboko Magisteritza eskolan Haur Hezkuntza espezialitateko ikasketak egin nituen eta, lanean nengoela, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean Hizkuntzen Psikopedagogia ikasi nuen. 37 ikasturtetan hainbat eskola publikotan egin dut lan, esanguratsuenak Barakaldon eta Aramaion. Urte gehienak Haur Hezkuntzan tutore moduan eta batzuk zuzendaritza-karguetan egin nituen. Psikopedagogia ikasi eta gero, HUHEZI fakultatean 2 ikasturtetan irakaslea izan nintzen.

Urte askotan Barakaldoko Ibaibe Herri Ikastetxean elkarrekin egin dugu lan, pedagogia eta didaktika berritzaile eta aurrerakoien bila eta, batez ere, gure ikasleak euskalduntzeko ahalik eta erarik egokienean metodologiak, baliabideak eta tresnak “asmatzen”.

Eta elkarrekin egin genuen, era berean, orain dela urte batzuk, HUHEZIn EKT (Euskal Kulturgintzaren Transmisioa) graduondoa. Hain zuzen ere, masterraren titulua eskuratzeko aurkeztu genuen proiektua da egitasmo honen oinarria.

Bakoitzaren lana eta eginbeharrak tartean, tiradera batean gordeta zegoen lana berreskuratu eta denon eskura jarri nahi izan dugu, irakasle, hezitzaile eta gurasoen jardunean baliagarria eta aberasgarria izango delakoan.

Abestien egokitasuna

Batez ere tradizioko kantuetan eta baita ere haur kantuetan, ezkutatzen dira estereotipo, jarrera eta iritzi matxistak, xenofoboak, lodifiboak, ekologiaren kontrakoak… berauek bistaratu eta irakasleak kantu hauen erabileraz ohartaraztea eta hausnartzea da gure helburua

Batez ere tradizioko kantuetan eta baita ere haur kantuetan, ezkutatzen dira estereotipo, jarrera eta iritzi matxistak, xenofoboak, lodifiboak, ekologiaren kontrakoak… berauek bistaratu eta irakasleak kantu hauen erabileraz ohartaraztea eta hausnartzea da gure helburua.

Abestuz ikasi egitasmoaren sortzaileen irudia

Komunitatea sortzen

Webgune hau ikas komunitate osoari zabalik egongo da. Atal honen helburua komunitate aktibo bat sortzea da eta, horretarako, Abestuz ikasi, ikasiz abestu Telegram taldea sortu dugu.
Hor, abestiak, proiektuak, ideia berriak edota zalantzak partekatzeko aukera izango dugu.
Umeen heziketa guztion artean egiten dugu, guztion ardura baita. Anima zaitez eta parte hartu!

Komunitatera batu >

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia