Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Wafa

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Pertsonaia historikoak Herrien askatasuna eta eskubideak

Abeslaria/Artista/Taldea: EƱaut Elorrieta / Idoia Asurmendi / Desgaraian / Elene / Joseba Tapia / Olaia Inziarte

Urtea: 2025

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 04:45 min

Gako-hitzak: Wafa Idris Palestina

Oharrak: Informazio gehiago: https://www.berria.eus/kultura/wafa-idris-militante-palestinarrari-buruzko-wafa-kantuaren-bertsio-berri-bat-eman-du-desgaraian-taldeak-beste-hainbat-artistarekin_2147272_102.html

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

WAFA
 
Oliba mikatza izanda
Nahi zenuke gozoan
Gozotasun horregatik
Maite zaitut osoan
 
Kufiya lepoan
Horra zein gazte doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
 
Kufiya lepoan
Horra zein heldu doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
 
Pikondo errea izanda
Nahi zenuke hostoan
Hostotasun horregatik
Maite zaitut osoan
 
Kufiya lepoan
Horra zein astun doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
 
Kufiya lepoan
Horra zein arin doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
 
Mahasti zapaldua izanda
Nahi zenuke mulkoan
Harrotasun horregatik
Maite zaitut osoan
 
Kufiya lepoan
Horra zein apal doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
 
Kufiya lepoan
Horra zein harro doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan.
 
Etxe apurtua izanda
Zutik zaude ukoan
Osotasun horregatik
Maite zaitut osoan
 
Kufiya lepoan
Horra zein lerden doan
Palestina! Palestina!
Sua bihotzondoan.
 
Kantuz naramala
Hautsia du hegala
Palestina! Palestina!
Erdiminez Ramallah.
 
Jatorrizko kantua eta trikitixa: Joseba Tapia
Hitzak: Koldo Izagirre
Kantuaren moldaketa: Desgaraian
Abeslariak: Idoia Asurmendi, Jon Gurrutxaga (Desgaraian), Ane Barcena eta Kattalin Barcena (J Martina), Elene Uribarri, Olaia Inziarte eta Eñaut Elorrieta

 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia