Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mugaz gaindi

abestiaren irudia

Diskoa: Miruenea

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: mitologia

Abeslaria/Artista/Taldea: Mirua

Urtea: 2024

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 02:59 min

Gako-hitzak: ahots biziak bihotz biziak hizkuntza berria

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MUGAZ GAINDI
 
Mugaz gaindi harago begira
Mugaz gaindi hizkuntza berri bat
Mugaz gaindi
Ahots biziak
Bihotz biziak
Harago begira
 
Deabru bat aurrean
Guda hotsak atean
Eta esku artean
Ispilu ilun bat
Mundua aldatzen da
Goiz hiltzen dira ametsak
Ta erantzun errexik nik ez daukat
 
Gauzak zailak jartzen direnean
Ez dakit nola esan
Dakidanak balio ez didanean
Behar dut garrasi hau
 
Iragana urrun eta etorkizuna lauso
Guri tokatu zaiguna
Bien artean eraikitako zubia
Hizkuntza berri bat
 
Mugaz gaindi harago begira
Mugaz gaindi hizkuntza berri bat
Mugaz gaindi
Ahots biziak
Bihotz biziak
Harago begira
 
Barrukoa kanpoan bilatzen pasa dut bizia
Zerek gidatuko ote duen gure belaunaldia
Ezta errexa islatzen zaituen hori topatzea
Ezta errexa nostalgiarik gabe oroitzea
 
Saiatuko naiz
Birikek ematen badidate
Saiatuko naiz
Arnasten dudan airea agortu arte
 
Mugaz gaindi harago begira
Mugaz gaindi hizkuntza berri bat
Mugaz gaindi harago begira
Mugaz gaindi hizkuntza berri bat
 
Mugaz gaindi
 
Mugaz gaindi
 
Mugaz gaindi
 
Mugaz gaindi
 
Mirua
 
Zuzendaria: Mattin Zeberio Larraza
Hitzak: Mattin Zeberio Larraza, Maitane Iruin Luluaga, Malentxo Zeberio Larraza

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia