Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Izan Lekeitio 700

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Aktualitatea/gaur eguneko gertakizunak Euskal Herriko historia Euskal Herria

Abeslaria/Artista/Taldea: Aritz Elordieta / Unai Egia

Urtea: 2025

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 04:09 min

Gako-hitzak: Lekeitio Isuntza Lea Lumentza Arranegi Doña Tomasa eta Terentzio Amandarri

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IZAN LEKEITIO 700
 
Zazpirehun urte eta gehiago,
bela betean ontzia,
zarrastadak bihotzean.
 
Kanpandorrea kantari dabil,
plazako arbolak koplaka,
izurdak bronpadaka.
 
Isuntzaren hondar bustietan
altzatu euskuen etxea,
altzo zabal eta argia.
 
Sustrai luzeak botaten ditu
memoriaren ardorak:
POTENS LEKITTO gora!
 
Izan ginanetik izango garenera
Talatik hasi eta Portalera,
izan Leako izar, isla gainean egin deadar,
izan Lekitxo atzo,
gaur eta bihar.
 
Farol zaharrak orraztuten dau
talaiapean Mahastia,
amets eta izerdi gaztea.
 
Zazpirehun kandelatxu biztu
Lumentzaren tontorrean,
orainaren orrian.
 
Izan ginanetik izango garenera
Talatik hasi eta Portalera, izan Leako izar,
isla gainean egin deadar,
izan Lekitxo atzo, gaur eta bihar.
 
Otzaratxu bat, otzaratxu bi,
ujiak Arranegitik,
Doña Tomasa eta Terentzio
kolpeta datoz gerritik.
 
Anteron txamarrote zuria,
bakearen ikurrina:
nor bere nortasunaren jaube,
danok bat eta bardinak.
 
Zazpi galarrenaren artetik
zazpi ballenaren lepoan,
beste zazpitan zazpi pasata,
kresalezko berbak ahoan.
 
Amandarrira karrabasoak,
Eskolapera usoak…
Zorionak, txo eta potxua,
ta aurrera geure pausoan!
 
Musika: Unai Egia eta Aritz Elordieta
Hitzak: Miren Agur Meabe 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia