Haurrentzako euskal abestien katalogoa

2. KORRIKA: AEK, euskararen alternatiba herritarra; Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Euskara: KORRIKA

Abeslaria/Artista/Taldea: Akelarre

Urtea: 1982

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:04 min

Gako-hitzak: Korrika euskara

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

KORRIKAN

Atzo ginen ume eroak
amets huts bateri lotuak
gizartearen ema galduak
buru bero eta harroak

Gaur aldiz eta milaka
jendea doa lasterka
amets horren atzetik presaka
hauxe da bada korrika.

Korrikan, korrikan
korrikan, sartu hadi korrikan
korrikan, korrikan
euskararen onetan.

Atzo zinen trapu zaharra
botatzeko gauza zatarra
ahalgearen sustagai bakarra
besten artean hain zakarra.

Gaur aldiz zara zuhaitza
mila hosteen emaitza
gure izatearen hatsa
gure herriaren bihotza.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia