Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara: KORRIKA
Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk
Urtea: 1995
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:17 min
Oharrak: Karaokea
                                
                                
                            BIZI GANORAZ
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! 
Laga erdara, bizi ganoraz. 
Ez egin galde gu zenbat lagun ote; 
batekin asko izan gaitezke. 
Itsasoan ura ta harea; 
euskara ere gurea; 
denona da kaleko hondartza; 
gerorantza, goazen korrika! 
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! 
Laga erdara, bizi ganoraz. (bis) 
Denon arnasaz (e)ta hire izerdiaz 
eginak kasik bide erdia. 
Basoetan pinu ta pagoa; 
euskara da geroa; 
haster bedi karrikako oihana 
euskalduna, goazen korrika! 
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! 
Laga erdara, bizi ganoraz. (bis) 
Eskuz-esku eta azkar pausoa 
egin dezagun bide osoa. 
Haizez doaz kantu ta oihuak; 
jaso denok eskuak. 
Gure sua euskararen garra 
helmugara, goazen korrika! 
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! 
Laga erdara, bizi ganoraz.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.