Diskoa: Familia milakolore
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Euskara Identitatea
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx
Urtea: 2018
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 02:14 min
Gako-hitzak: euskalduna identitatea
ABERATSA NAIZ
Aberatsa naiz, aberatsa naiz,
behin sortu nindutelako.
Negar-malkoak, irri goxoak,
elkarrekin banatzeko.
Inurri bat naiz, aberatsa naiz,
tipi, tapa, tapa, tipi,
Unibertsoan txiki-txikiak,
haiek, zuek, gu, zu eta ni.
Ilusio bat egunero,
amets txoro bat gauero,
lari, laro, lari, laro, aberatsaaaaa
naiz!
Aberatsa naiz, aberatsa naiz,
laguna zaitudalako.
Negar-malkoak, irri goxoak,
elkarrekin banatzeko.
Sosik gabe naiz, aberatsa naiz,
patrikan ez dut giltzarik.
Jolastu nahi dut, dantzatu nahi dut,
musu eman nahi dizut nik.
Ilusio bat egunero,
amets txoro bat gauero,
lari, laro, lari, laro, aberatsaaaaa
naiz!
Aberatsa naiz, aberatsa naiz,
herri bat dudalako.
Negar-malkoak, irri goxoak,
elkarrekin banatzeko.
Euskalduna naiz, aberatsa naiz,
eutsi goiari puntu kom.
Nabigatuz arraunean,
euskal birusa sarean.
Ilusio bat egunero,
amets txoro bat gauero,
lari, laro, lari, laro, aberatsaaaaa
naiz!
Aberatsa naiz, aberatsa naiz,
tipi, tapa, tapa, tipi.
Aberatsa naiz, aberatsa naiz,
lari, laro, lari, laro (2 aldiz)
FAMILIA MILAKOLORE - PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.