Diskoa: Bularretik mintzora
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Galtzagorri elkartea
Urtea: 2010
Diskoetxea: Eresbil
Iraupena: 01:32 min
Gako-hitzak: ipuina
Oharrak: Hemen entzun dezakezue: https://www.ibbygaltzagorri.eus/bularretik-mintzora/fitxategiak/dokumentuak/mediateka/abereak-hizketan.m4a
ABEREAK ETA LANDAREAK HIZTUN (IPUINA)
Aspaldi-aspaldi batean, abere guztiek ere bazekiten hizketan. Abere handiak eta abere txikiak: zaldiak eta mandoak, zezenak eta idiak, astoak eta zakurrak, oiloak eta usoak, eta txepetxak eta euliak eta tximeletak eta txingurriak... Guztiak ziren hiztunak.
Baita landareak ere: haritzak eta sagarrak, mahatsak eta arrosak, larreak eta belarrak. Guztiek ederki zekiten hizketan. Landaretan goroldioa bakarrik zen hizketan ez zekiena.
Eta goroldioak ez zekiela ikustean, beste guztiak erakutsi nahian hasi ziren gaixoari.. Baina goroldioa hain zen motela, ari eta ari, eta jardun eta jardun, azkenean goroldioari erakutsi ez baina denek ahaztu zuten hitz egiten. Geroztik daude denak mutu eta gizakia bakarrik hiztun.
Lekuona'tar Manuel "Txuri ta Gorri ta Kikirriki" Idaz-Lan guztiak, Kardaberaz Bilduma 30
(Moldaketa)
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.