Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Abuela maitea

abestiaren irudia

Diskoa: Guretzat

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Harremanak

Azpigaiak: Segurtasun afektiboa Familiako kideak eta zuhaitz genealogikoak

Abeslaria/Artista/Taldea: ETS En Tol Sarmiento

Urtea: 2022

Diskoetxea: BAGA BIGA PRODUKZIOAK S.L

Iraupena: 03:54 min

Gako-hitzak: amama abuela

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ABUELA MAITEA

Heldu nazazu eskutik, soilik zuk dakizun bezala,

gelditu dezagun denbora, gure begiradan.

 

Orain arte ez dut aurkitu, abagunerik onena

aitortzeko besteen aurrean niretzat zu izan zarena.

Ezkutuko zaindaria, itsasargia bidean.

Babestu nauzu behar izan dudanean, inork ez bezela.

 

Zurekin lo hartzen nuen, nire egun ilunetan.

Zurekin amets egin dut, gaur gauean.

 

Heldu nazazu eskutik, soilik zuk dakizun bezala,

gelditu dezagun denbora, gure begiradan.

Ta esaidazu belarrira, beste behin mesedez amama

zure bihotzaren zati bat eramango dudala.

 

Zure begi urdinetan, islatu dira nireak

mundua aldatzen ikusi dugu batera, hainbeste urtetan.

Baina orain ulertzen dut, betirako ez garela

abesti hau zuretzako da, abuela maitea.

Iñigo Etxezarreta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia