Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Agate deuna

abestiaren irudia

Diskoa: Agate Deuna

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Agate deuna

Abeslaria/Artista/Taldea: Lur barnea

Urtea: 2023

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:08 min

Gako-hitzak: Agate Deuna Santa Ageda

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AGATE DEUNA

Zorion etxe hontako denoi

oles egitera gatoz.

Aterik atera ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

 

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz.

Baina eztarriz sano gabiltza

eta kanta nahi degu gogoz.

 

Santa Ageda bezpera dugu

Euskal Herriko eguna,

etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratu deguna.

 

Santa maitea gaur hartu degu

gure bideko laguna.

Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia