Diskoa: Esna zaitez
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Lagunak Eskolako kideak Nahiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Kantu Kolore
Urtea: 2020
Diskoetxea: Kantu kolore
Iraupena: 03:35 min
Gako-hitzak: agur
AGUR
Aizu,lagun,
azken egunak dira,
poza eta
pena bihotzean.
Une bikainak
bizi izan ditugu
elkarrekin.
Aizu, lagun,
zure babesa eta
maitasuna
sakelean gordeta
izango ditut
nire bidean zehar.
batera hazi,
batera hezi,
adiskide eta
lagunekin.
Agur, agur, agur, agur,
bide berria duzu.
Agur, agur, agur,
ni hemen nauzu.
Agur, agur, agur, agur,
bide berria dugu.
Agur, agur, agur,
laster arte!
Aizu lagun
sasoi berri honetan,
abenturaz betetako bidaian
izan zaitez zu
arantzak adorez
zeharkatu.
Aizu lagun
ibilbide luzea.
Pausoz pauso
(ta)ekinaren ekinaz.
Aurrera goaz
kemen eta ausardiaz.
batera hazi,
batera hezi,
adiskide eta
lagunekin.
Agur, agur, agur, agur,
bide berria duzu.
Agur, agur, agur,
ni hemen nauzu.
Agur, agur, agur, agur,
bide berria dugu.
Agur, agur, agur,
laster arte!
Gure sustraien katea,
hegal batetik bestera,
ez du iñork sekula suntsituko.
Oroitzapen goxoenak
Zainetan barrena loratzen,
loratzen.
ESNA ZAITEZ - KANTU KOLORE
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.