Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Agur, agur

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Eskola-egoerak

Abeslaria/Artista/Taldea: LOA eta LAIA

Urtea: 2023

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 02:48 min

Gako-hitzak: eskola oporrak agur

Oharrak: Marrazki bizidunak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AGUR, AGUR

 

Heldu da, bazen garaia!

Bukatu da, hau da jaia!

Agur gelako paisaia,

gu gara Loa eta Laia.

 

Agur, agur, agur,

gu bagoaz!

Agur!

 

Agur arkatza, agur mahaia,

gero arte ikasgaia.

Orain etxera bidaia,

elkarrekin beti alaia.

 

Agur, agur, agur

Gu bagoaz!

Agur!

 

Agur gela, agur aulkiak,

lauki eta hirukiak.

Agur lagun, bihar arte,

zenbaki eta hizkiak.

 

Agur, agur, agur

Gu bagoaz!

Agur!

 

Au revoir,

Good bye,

Aloha,

Agur.

 

Adeu,

Adeus,

Arrivederci,

Agur.

 

再见 (zài jiàn),

नमस्ते (namasté),

Adiós,

Agur!

 

Ba beneen yoon,

Slán,

さようなら(Sayonara),

Agur!

 

Agur, agur, agur,

Gu bagoaz!

Agur!

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia