Diskoa: Asko maite zaitut, nik
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Historia Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Migrazioak Euskal Herria
Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela
Urtea: 2009
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 01:36 min
Gako-hitzak: Zuberoa/Paris Xiberua Zuberoa herrimina
AGUR XIBERUA
Sor lekia utzirik gazte nintzalarik
Parisen sartu nintzan kurajez beterik
Plazerez gose eta buruan harturik
Behar niala alagera bizi
Bostetan gerotzik nigar egiten dit
Zuberoa zuri
Agur Xiberua!
Bazter guztietako xokorrik eijerrena
Agur, sor lekia!
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Biotzan erditik
Bostetan elki deitadazut hasperena
Zu utziz geroztik
Bizi naiz tristerik, abandonaturik
Ezpeita herririk
Paris ez besterik zu bezalakorik
Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide fresken hartzen
Gain behera so eginik betzait üdüritzen
Orhi gañen nizala agitzen
Bena ez dira heben bazterrak berdatzen
Txoriak kantatzen!
Agur Xiberua!
Bazter guztietako xokorrik eijerrena
Agur, sor lekia!
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Biotzan erditik
Bostetan elki deitadazut hasperena
Zu utziz geroztik
Bizi naiz tristerik, abandonaturik
Ezpeita herririk
Paris ez besterik zu bezalakorik
Ametsa lagün nezak ni Atharratzera
Ene azken egünen han iragaitera
Orhiko txoriaren kantüz behatzera
Parka ditzan nik egin nigarrak
Hots ! Xiberotarrak
Aintzinian gora Esküaldun bandera!
Agur Xiberua!
Bazter guztietako xokorrik eijerrena
Agur, sor lekia!
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Biotzan erditik
Bostetan elki deitadazut hasperena
Zu utziz geroztik
Bizi naiz tristerik, abandonaturik
Ezpeita herririk
Paris ez besterik zu bezalakorik
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.