Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ahoa korapilatuz

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura Ahozko hitzezko komunikazioa

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦ Hitz jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Burbuilak

Urtea: 2024

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:03 min

Gako-hitzak: aho-korapiloak hitzak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AHOAK KORAPILATUZ
 
Ahoa korapilatuz
koplari hartuz ahoa
Mihiz-mihi, txortxorrean,
hitzekin dantzari doa!
 
A zer parea, karakola ta barea
Abere gaiztoa da gorrotoa
Adiskide onekin orduak labur beti
Egiak ez ditu bi bide
Eguzkia nora zapiak hara
Eroriz ikasten da oinez
 
Ahoa korapilatuz
koplari hartuz ahoa
Mihiz-mihi, txortxorrean,
hitzekin dantzari doa!
 
Hil eta gero salda bero
Ibiltari gauean logale goizean
Isilik dagoenak ez dio gezurrik
Hor konpon MariaAnton
Ogi gogorrari hagin zorrotza
Otsoa aipatua eta otsoa atean
 
Ahoa korapilatuz
koplari hartuz ahoa
Mihiz-mihi, txortxorrean,
hitzekin dantzari doa!
 
Umearen zentzuna etxean entzuna
Urrutiko intxaurrak hamalau,
urrutiko intxaurrak gerturatu eta lau
 
Ahoa korapilatuz
koplari hartuz ahoa
Mihiz-mihi, txortxorrean,
hitzekin dantzari doa!
 
Burbuilak

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia