Diskoa: Kili Kili
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Historia
Azpigaiak: Migrazioak
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Urtea: 1995
Diskoetxea: Matxinsalto
Iraupena: 03:56 min
AI JOXE MARI
Txalupaz heldu zen gauez Afrikatik
ez du jirafarik ez elefantirik
aurpegia beltz-beltza, irrifarra txuri
oihaneko ipuinak irakurtzen dizkit.
Ai Joxe Mari, ai Joxe Mari
ai bilibara, ai ai bilibari
apatx egin, mintzatu
nola bizi zaren kontatu.
Kaxa bat darama lepotik zintzilik
barruan sartuta bost erloju berri
betaurreko, eraztun, gerriko, irrati
denda bat dirudi bi anka ta guzti.
Ai Joxe Mari, ai Joxe Mari……
Zenbaki guztiak buruz badakizki
bi gehi bi dira lau, lau ken bi dira bi
orain euskara ikasi nahi du nirekin
ona, merke, polita, ikusi, erosi.
Ai Joxe Mari, ai Joxe Mari……
KILI KILI – TAKOLO, PIRRUTX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.