Diskoa: Oles ta Oles
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pantxoa eta Peio
Urtea: 1997
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:45 min
Gako-hitzak: Jesus
Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=105
AIRERIK EDERRENETAN
Airerik ederrenetan
dugun orok betan,
kanta Jesusen sortzea,
haren zerutik jaustea
etorri da guregana,
oi, zer zoriona!
Zeruko aingerueri
eta saindueri
junta ditzagun gure bozak
bai eta gure bihotzak,
Jesusen adoratzerat
goazen Bethleemerat.
Utzkitzue utz, artzainak,
zuen artaldeak.
Zuek zaituzte galdetzen,
pobreak ditu gonbidatzen,
Errege sortu berriak
Mesias maiteak.
Ez bila jauregietan
ez gazteluetan.
Mainateran da etzana
hauxe da umiltasuna
deraukuna erakusten
guregatik sortzen.
Amodioz sustaturik
urrikiz beterik,
dugun egun saindu huntan
orok gure bihotzean
errezebi Jesus Jauna
Salbatzaile ona.
Pantxoa eta Peio
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.