Diskoa: BASERRIAN
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Norberaren zaintza Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Loa Segurtasun afektiboa
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Urtea: 1998
Diskoetxea: Matxinsalto
Iraupena: 03:09 min
Gako-hitzak: aita maitasuna familia loa ipuina panpina
AITA, AITA
Lotara joaten naiz
haren besoetan
argitxo bat dago
gela ilunean
ohean sartuta
hura ondoan
irakurtzen hasten da
Ohean sartuta
hura ondoan
irakurtzen hasten da
Aita, aita
ipuin bat kontatu
Aita, aita
amets egin nahi dut
Ipuina entzuten
panpinen artean
txikitxoa goxo
nire besoetan
handitxoa dago
beti ondoan
nire panpina handia
Handitxoa dago
beti ondoan
nire panpina handia
Aita, aita
kontatu beste bat
aita, aita
panpitxo handia
Ipuinarekin
hasi naiz amesten
poliki-poliki
begitxoak ixten
aita bera ere
ixilduz doa
oso goxo dago ta
Aita bera ere
ixilduz doa
oso goxo dago ta
Ama, ama
begira aitatxo
ama, ama
lotan gelditu da
Ama, ama
begira aitatxo
ama, ama
lotan gelditu da
lotan gelditu da
lotan gelditu da
lotan gelditu da
BASERRIAN - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.