Diskoa: Pinpirin eta Florian
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Osasun fisikoa Gorputzaren funtzionamendua
Abeslaria/Artista/Taldea: Anje Duhalde
Urtea: 2000
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:35 min
Gako-hitzak: sabela kantu barregarria
Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=12 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1578
AITA EKARZAZU
—Aita, ekarzazu, otoi, barbera:
uste dut sabelean zerbait badudala.
Sabeletik nagola eri harrigarri;
denbora gutxi dela sentitu dut hori.
Agudo ekarzazu barbera gazte hori.
—Agur, agur, barbera gaztea!
Nere alabatxo horrek du nobedadea:
sabeletik dagola eri harrigarri;
denbora gutxi dela sentitu duela hori.
Erremedio onen bat aplika ziozu hari.
—Agur, agur, damatxo gaztea!
Tristerik egon gabe, kontsola zaitea.
Hobea izango da klaro erraitea:
maitea, zu zarela denbora betea,
ez zara sendatuko libratu artea.
—Ez dut botikan senti erremediorik
zure barrengo gaitza senda lezakenik;
zuk zinduenean min hori sentitu,
painuelutxuarekin zinduen hertsitu,
halere zure gaitza ez zaizu sendatu.
Anje Duhalde
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.