Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Aitona ujuka

abestiaren irudia

Diskoa: Ongi bizi

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Herri-antolaketa: auzoa, herria, dendak, herriko zerbitzuak (udaletxea, postetxea, osasun zentroa, kultur etxea, kiroldegia...)

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirrutx eta Porrotx

Urtea: 1994

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:23 min

Gako-hitzak: abereen hotsak baserria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AITONA UJUKA

Baserrian txakurra hasi da zaunkaka,

zaldia irrintzika, katua miauka,

astoa arrantzaka ta behia marruka

denentzat janaririk aitonak ez dauka

 

Oiloa ta oilarra biak kukurruka

ahateak kuaka, akerrak muturka,

txerritxoa kurrinka, aitona ujuka

lokuluxka egiterik amonak ez dauka

txerritxoa kurrinka, aitona ujuka

lokuluxka egiterik amonak ez dauka

Amonak ez dauka, amonak ez dauka,

lokuluxka egiterik amonak ez dauka

ONGI BIZI - TAKOLO, PIRRUTX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia