Diskoa: Canciones de mi tierra
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Leire Saitua & Jesus Lopez Mindegia
Urtea: Zehaztugabea.
Diskoetxea: Ediciones SM
Iraupena: 01:48 min
Gako-hitzak: hizkuntz zaharra hizkuntza euskara euskaldunak
Oharrak: Egun desegokitzat har dezakegu lehen hainbat gai tratatzeko modua.
AITORREN HIZKUNTZ ZAHARRA
Aitorren hizkutz zaharra, nahi degu zabaldu
Munduaren aurrean gizonki azaldu.
Baldin gure zainetan odolik ba degu
Euskaldunak euskaraz hitzegin behar degu.
Zein hizkuntza ederra Euskera guria
Inun ez det aurkitzen beste bat hobea.
Usai goxo dun hizkuntz txukun ta argia.
Biraurikan ez duen hizkera garbia.
Etsaiak aurka dabilz euskerarengatik
lehen, orain eta beti, guztiz aspalditik
lurperatu nahirikan aintzina aintzinatik.
Ez dute hori lortuko inongo aldetik.
Euskera galdutzeko ez dago beldurrik.
Munduan ez da sortu hortako indarrik.
Sasi jakintsu asko dabilz galdu nahirik
asmo txar horrek guztiak dirade alperrik.
Gora Euskara maitea zoragarriena
Euskaldunen artean maitagarriena
Munduan sortu zanik hizkuntzik zaharrena.
Gora ta gora Euskaidunak eta gure Euskera. (bis)
Leire Saitua & Jesus Lopez Mindegia
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.