Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Akerra ikusi dugu

abestiaren irudia

Diskoa: Bularretik mintzora

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ahozko hitzezko komunikazioa Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Ekintza segidak Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa… Izaki bizidunak: baserriko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Herrikoia / Galtzagorri elkartea

Urtea: 2010

Diskoetxea: Eresbil

Iraupena: 01:31 min

Gako-hitzak: akerra baratza idia katua sagua

Oharrak: Hemen entzun dezakezue: https://www.ibbygaltzagorri.eus/bularretik-mintzora/fitxategiak/dokumentuak/mediateka/akerra-ikusi-dugu.mp3

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AKERRA IKUSI DUGU

Akerra ikusi dugu baratzean jaten.
Makilla ikusi dugu aker hori jotzen.
Makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Sua ikusi dugu makil hori erretzen.
Ura ikusi dugu su hori itzaltzen.
Urak sua, suak makila,
makilak akerra, akerrak, artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Idia ikusi dugu ur hori edaten.
Soka ikusi dugu idi hori lotzen.
Sokak idia, idiak ura, urak sua, suak makila
makilak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Sagua ikusi dugu soka karraskatzen.
Katua ikusi dugu sagua harrapatzen.
Katuak sagua,saguak soka,
Sokak idia, idiak ura, urak sua, suak makila
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Atsoa ikusi dugu katu hori jarraitzen.
Balbea ikusi dugu atsoa mehatsatzen.
Balbeak atsoa, atsoak katua,

Katuak sagua,saguak soka,
Sokak idia, idiak ura, urak sua, suak makila
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia