Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Alai elkarrekin

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Lagunak Emozioak eta sentimenduak Mugimendu librea eta kontrolatua

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:06 min

Gako-hitzak: lagunak laguntasuna dantza alai

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ALAI ELKARREKIN

Abesti hau zurekin nahi nuke nik dantzatu,

muxu muxu zure muxu gorriak laztandu,

belarrira hitz goxoak xuxurlatu,

bion taupadak elkartu.

 

Zurekin bai salto eginez parapentean,

euripean besoak zabal gira-biran,

mendi gailurrean iluntze oskarbian,

izarrei izena jarriz banan banan.

 

Biok dantzan, biok hegan,

elkarrekin, ni zurekin zu nirekin,

biok alai laralalai,

elkarrekin, ni zurekin zu nirekin.

 

Zu gogoan, dantza ta dantza ari naiz alai,

zu ta biok bat eginik itsaso eta ibai,

ur lasterretan jolasean bi arrai,

igerian etxetan blai.

 

Ikusezin hego haize nahi nuke bihurtu,

putz eginez ziztu batean zugana hurbildu,

nire berotasunaz zu inguratu,

zu ere nirekin haize bilakatu.

 

Biok dantzan, biok hegan, elkarrekin,

ni zurekin zu nirekin,

biok alai laralalai,

elkarrekin, ni zurekin zu nirekin.( X3)

    MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia