Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Alai elkarrekin

abestiaren irudia

Diskoa: Sentitu, pentsatu, ekin

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Lagunak Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2012

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:45 min

Gako-hitzak: maitasuna laguntasuna dantza

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ALAI ELKARREKIN

Abestu hau zurekin nahi nuke nik dantzatu,

musuz musu zure musu gorriak laztandu,

belarrira hitz goxoak xuxurlatu,

bion taupadak elkartu.

 

Zurekin bai, salto eginez parapentean,

euripean, besoak zabalik jirabiran,

mendi gailurrean iluntze oskarbian,

izarrei izena jarriz banan bana.

 

Biok dantzan,

biok hegan,

elkarrekin,

ni zurekin, zu nirekin.

 

Biok alai,

lara lai,

elkarrekin,

ni zurekin, zu nirekin.

 

Zu gogoan, dantza ta dantza ari naiz alai.

Zu ta biok, bat eginik itsaso ta ibai,

ur lasterretan jolasean bi arrain,

igeri ametsetan blai.

 

Ikusezin, hego haize nahi nuke bihurtu.

Putz eginez, ziztu batean zugana hurbildu.

Nire berotasunak zu inguratu,

zu ere nirekin haize bilakatu.

 

Biok dantzan,

biok hegan,

elkarrekin,

ni zurekin, zu nirekin. 

SENTITU, PENTSATU, EKIN – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia