Diskoa: Urtxintxa abestiak 9
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Abeslaria/Artista/Taldea: Xirula Mirula
Urtea: 2005
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 01:13 min
ALDAPEKO SAGARRAREN
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?
Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!
Ongi!
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.