Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ama kantuzalearen bertsoak

abestiaren irudia

Diskoa: Kantakerixak (OƱatiko kontu zaharrak eta kantu barrixak)227

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Musika-lengoaia

Azpigaiak: Abestiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Lizargarate trikitizale elkartea

Urtea: 2022

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:47 min

Gako-hitzak: kantatzeko gogoa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

Lara, lara, lara, lara larala lara lala...

Anae esaten diat

nagola kezkatuta

uste diat ama dagola

burutik nahasita

goizian kantuan hasi

ez dek isildutzen eta

hori ez bai duk normala

laurogei urte ditu ta.

 

Sendagile etorri gara

geure ama hartuta

zerorrek ze ikusten diozun

ondo-ondo beituta

amak zer esaten dizun

galdera batzuk inda

kantu asko egiten dula

guk pentsatzen degu ta.

 

Amona eseri sillan

dan-dana neri kontau

ia zure burutxo hortan

ze ote zaizun pasau

sendagile neri etzait

ezertxo ere gertau.

 

Honeik pentsatu dute

egin naizela erotu

ni oso ondo nago

eta eurairi ondo beitu

bildurra dut erpetxean

egingo nautela sartu.

 

Ama lasaitu zaitez

dana neri kontatu

sendagille esango dizut

egin zeran erotu

erremediorik badezu

hartzen zaitez saiatu

sendatzian torriko naiz

eiten duzun asmatu.

 

Hartu ama eta aide

nire begien aurretik

nire ustetan amak ez dik

sendagile beharrik

kanta nahi badu, ba kanta

utz ezaiozue betik

ama isiltzean ekarri

zerbait asmatzen dedan nik.

 

Ama 80 urte ta

bertsotan zera hasi

semioi esan dizuet

entzun da neri ikasi

beste mundurako naizela

ni entrenatzen hasi

han koru berri bat jarri

eta izango nauk nausi!

 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia