Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amaiur I. Gure epika

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Pertsonaia historikoak Herrien askatasuna eta eskubideak Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Lur Barnea

Urtea: 2022

Diskoetxea: Lur Barnea

Iraupena: 03:55 min

Gako-hitzak: Amaiur nafarrak Noain Baxenabarra Amaiurko gaztelua Jakue Belatz Medrano

Oharrak: 1522ko Amaiurko gazteluaren defentsaren trilogiako lehen bideoa.   Hementxe duzue Lur Barnea musika taldearen webgune interesgarriaren esteka: https://lurbarnea.com/eu/

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMAIUR I. GURE EPIKA
 
Odolez eta malkoz bustita geratu dira Noaingo zelaiak.
Arestian erresuma zaharra usurpatzaileengandik askatu arren,
galtzaile irten dira oraingoan Nafarrak hiriburutik hurbil.
 
Baina bizirik atera direnek ez dute amore eman;
eta indarberritu ondoren Baxenabarrera abiatu dira,
erresistentzia berrantolatzeko asmoz.
 
Amaiurko gaztelua berreskuratu eta bertan gotortu dira.
Amaiur, bizi ala hil.
Amaiur, gure herriaren epikaren izena.
Amaiur.
 
Zein hauskorra den herri baten ametsa
eta zein irmoa bere borondatea.
Zelaian garaituek ez zuten amore eman.
Aukera baten bila, azkena izan daitekeena.
 
Amaiur, Amaiur, gure epikaren ikur.
Erresumari leialei betiko argia.
 
Ehun bat lagun, zazpi zaldun,
Jakue Belatz Medrano aurrean.
Amaiurko gaztelua berreskuratu eta
etsai armadaren zain emeki gotortu dira.
 
Lur Barnea
 
Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi
Irudiak: Amaia Ballesteros
Komikia: "Amaiur. Gaztelu baltza". A. Rekalde, A. Ballesteros. Nabarralde 2022.
Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Bateria: Ieltxu Gimenez

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia