Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amaiur II. Defentsa

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Pertsonaia historikoak Herrien askatasuna eta eskubideak Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Lur Barnea

Urtea: 2022

Diskoetxea: Phase Estudioa

Iraupena: 04:59 min

Gako-hitzak: Amaiur Amaiurko gaztelua defentsa Jakue Belatz Medrano

Oharrak: 1522ko Amaiurko gazteluaren defentsaren trilogiako BIGARREN bideoa.   Hementxe duzue Lur Barnea musika taldearen webgune interesgarriaren esteka: https://lurbarnea.com/eu/

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMAIUR II. DEFENTSA
 
Urrundik dator etsaiaren burrunba.
Mila, bi mila, hiru, lau, bost, ia sei mila.
Dozenaka idi kanoietatik tiraka.
Gaztelua inguratu eta aurki da erasoa.
 
Harresietan gora, lehenengo saiakera.
Kanoikadak ondoren etengabe kolpekatzen.
Zuloa egin arren sutsua da defentsa;
erasoari aurre egin zaio beste behin.
 
Leialtasuna ez da negoziatzen
eta gaztelu galtzea garesti salduko da.
 
Zazpi egunez Jakue Belatz Medrano
bigarrenez Amaiur defendatzen.
Sekula irabazi ez den ohorerik behinena
irabazi zuten Nafar zintzo horiek.
 
Miranda konde espainiarra zauritua izan da,
harri batek kendu dio irribarre harroa.
Erdiko kuboa minatua izan da,
Defentsa eragotzita, gaztelua galdua da.
 
Lur Barnea
 
Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi
Irudiak: Amaia Ballesteros
Komikia: "Amaiur. Gaztelu baltza". A. Rekalde, A. Ballesteros. Nabarralde 2022.
Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Bateria: Ieltxu Gimenez

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia