Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amaiur III. Memoria

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Pertsonaia historikoak Herrien askatasuna eta eskubideak Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Lur Barnea

Urtea: 2022

Diskoetxea: Lur Barnea

Iraupena: 03:38 min

Gako-hitzak: Amaiur enperadore espainiarra

Oharrak: 1522ko Amaiurko gazteluaren defentsaren trilogiako HIRUGARREN bideoa.   Hementxe duzue Lur Barnea musika taldearen webgune interesgarriaren esteka: https://lurbarnea.com/eu/

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMAIUR III
 
Amaiurko horretan amaitu ziren gerrak,
defentsan hil ez dena, preso doa Iruñeara.
Harri gainean harririk ez uzteko
agindu zuen enperadore espainiarrak.
 
Orduko atsekabea bihur dadila,
oroimenaren garaipenaren hazia.
Iragana ezagutzeari esker du orainak zentzua, norabidea,
etorkizunera proiektatzeko ahalmena. Izan bedi Amaiur lehen harria!
 
Zazpiak bat baino, zazpitan banatutako herri bat, bakarra,
Amaiurko gutunetan azaltzen den bezala, herri bat, bakarra.
 
Lur Barnea
 
Musika: Aingeru Gorrotxategi
Hitzak: Iñaki Idigoras eta Aingeru Gorrotxategi
Irudiak: Amaia Ballesteros
Komikia: "Amaiur. Gaztelu baltza". A. Rekalde, A. Ballesteros. Nabarralde 2022.
Amaiurko gutunen aipamena Mintzoa Argitaletxeak argitaratutakoak dira.
Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Bateria: Ieltxu Gimenez

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia