Diskoa: Txulufrina eta arrosa
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Aisialdia
Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Alex Sardui
Urtea: 1999
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:17 min
Gako-hitzak: ezkondu
Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1053
AMAK EZKONDU NINDUEN
Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin, (Bis)
senarrak bazituen
larogei berakin,
oi, ai, neskatila gaztea,
agure zaharrakin. (Bis)
Ama, zertarako det nik
agure zahar hori? (Bis)
hartu ta leihotikan
jaurti behar det nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar det nik. (Bis)
"Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori, (Bis)
epez igaro hitzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi." (Bis)
Deabruak daramala
oilar urtetsua, (Bis)
hau baino nahiago det
nere aukerakoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte lorekoa. (Bis)
Alex Sardui
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.