Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amantalen ahotsak

abestiaren irudia

Diskoa: Badoa, badirau

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputz-lengoaia Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Jolasak Denbora: lehenaldia, orainaldia, etorkizuna Emakumeen ahalduntzea

Abeslaria/Artista/Taldea: Ain_1

Urtea: 2014

Diskoetxea: Egilea editore

Iraupena: 03:27 min

Gako-hitzak: amandrea atzera begira kuleroak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMANTALEN AHOTSAK
 
Badirudi atzo izan zela
tortolox jolasean genbiltzala
sokasaltoan jauzika ta ezkutaketan gordeka
salto ta irri, irri ta salto
zubirik zubiri, nongorik nongo
txorro morro, piko ta joka
Donostiako hiru damatxo kantuan
soinekoa lokatzez zikinduta
putzutik putzura pausoka
Bizitza osua lanian eta
orain atzera begira
Zoriontsu ginen kuleroak astean behin aldatuta
Ispiluaren beste aldean
zimur ederrak agerian
orduko amandre zirenak
gure islada bihurtuak
Ilargira joan-etorri dira
sokaz bilduz gure eskuak
lanez ta minez gogortuak
Gorputza hil du errituak
amantaletan marraztuaz
Bizitzari begiratzeko dittugun moduak
Ezer gutxi genuen esku artean
Trapuzko panpinak eta debekuak ate joka
Bizitzarako giltzak poltsikoetan gordetzen ikasi beharra
Belaunetan eseritako herriari kontu kontatzeko nahia
Eta ametsak, kaxoietan gordeak
zabaldu eta aireratzeko beti zain
Bizitza osua lanian eta
orain atzera begira
Zoriontsu ginen kuleroak astean behin aldatuta
Zubirik zubiri, nongorik nongo
txorro morro, piko ta joka
 
Ain_1

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia