Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amezgaiztoak

abestiaren irudia

Diskoa: Satorjator

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Segurtasun afektiboa Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak

Urtea: 2018

Diskoetxea: Ene Kantak

Iraupena: 03:51 min

Gako-hitzak: amesgaiztoak loa kezkak familia

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMESGAIZTOAK

GAUR ENEKO ETORRI DA IZU BETEAN,
ASTERO ERORTZEN DA AMETSETAN,
BALKOIETIK BEHERA ZIZTU BIZIAN
IZERDITAN, LARRITUTA, BELDURTUTA.

AURRE EGIN DIEZAIEGUN AMESGAIZTO GUZTIEI
HONA HEMEN BIDE BATZUK, TA GOAZEN PROBATZERA:
EGUNEKO ARAZOAK KONTATU,
KEZKAK ERE PLAZARATU DITZAGUN.
ARGI TXIKI BAT PIZTUTA UTZI,
ETA EZ EZAZU SEKULA AHAZTU
HOR DAGOELA BETI ILARGIA.

NERE GAUR ETORRI DA IZU BETEAN,
ZULO HANDI BATETIK EZIN ATERAZ,
SOKARIK EZ BEHETIK GORA IGOTZEKO,
IZERDITAN, LARRITUTA, BELDURTUTA.

GAUR KILIKON ETORRI DA IZU BETEAN
MUNSTRO ANKER BATEK JARRAITZEN ZUELA,
EZIN BERE ATZAPARRETATIK ALDENDU
IZERDITAN, LARRITUTA, BELDURTUTA.

AURRE EGIN DIEZAIEGUN AMESGAIZTO GUZTIEI
HONA HEMEN BIDE BATZUK, TA GOAZEN PROBATZERA:
MAITE DUZUN PELUTXEA ONDOAN,
GUSTUKO DUZUN USAIN GOXOREN BAT
AMESGAIZTOKOA MARRAZTU TA HAUTSI,
NAHI DUZUN BUKAERA ASMATUZ.
ETXEKOAK HOR DAUDE BETI,
ESKATU HAIEI BESARKADAK.

SATORJATOR - ENE KANTAK

MUSIKA ETA LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Maite Mursego

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia