Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amona eta aitona

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 6

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Familiako kideak eta zuhaitz genealogikoak

Abeslaria/Artista/Taldea: Argoitia anai-arrebak

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 02:40 min

Gako-hitzak: amona aitona

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMONA ETA AITONA

Binbilinbi bonbolonbo

amona eta aitona zorion (ber)

Gure etxeko erregina da

guk daukagu zoriona

poz handiakin ospatzen degu

amonatxoren eguna

mundu honetan inor ote da

zurekin konparatzeko

ejenplo garbi izan zara zu

familia alkartutzeko

zuri eskerrak amonatxo

gera zorioneko.

Binbilinbi bonbolonbo

amona eta aitona zorion (ber)

 

Hainbeste bidar aitona maite

umetxoa nintzanian

eta zer pozik jolasten ginen

zure belaunen gainian

aita ta ama guri agiri

zu beti gure onduan

gure bihotzak dauka zuretzat

tokirik maitagarriena

Jaungoiko ona emon deizula

beti zoriona.

Binbilinbi bonbolonbo

amona eta aitona zorion (ber)

Argoitia anai-arrebak

 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia