Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amona mantangorri

abestiaren irudia

Diskoa: Amona mantangorri

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: animalia txikiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Zubiria

Urtea: 2010

Diskoetxea: Serrano

Iraupena: 03:33 min

Gako-hitzak: marigorringoa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMONA MANTANGORRI

Amona mantangorri zeruan ze berri

Amona mantangorri zeruan ze berri

Zeruan berri ona korri korri korri korri

Zeruan berri ona, korri korri amona!

 

Amona mantangorrik baditu lagunak

Amona mantangorrik baditu lagunak

Badira beltzak eta gorri gorri gorri gorri

Xuxen eta traketsak

Korri korri korri korri korrri

Txakurrak muttur punttara

atximistikuka hasi da

zazpi salto egin eta belarpean sartu da.

 

Amona mantangorrik baratza du maite

Amona mantangorrik baratza du maite

Aza hosto tartean korri korri korri korri

Arerio zorria

Korri korri korri korri korri

Barazki artean datza berea baitu baratza

Zainduko digu patata letxu porru eta aza.

 

Amona mantangorri beroa denean

Amona mantangorri beroa denean

Mantala erantzita korri korri korri korri

Belarpean irrista

Korri korri korri korri korri.

Lore artean amonak eranzten du azpiko gona

Zirrikitu batetikan erakusten du dena.

 

Amona mantangorri uda azkenero

Amona mantangorri uda azkenero

Agurtuaz badoa korri korri korri korri

Zaindu baitu aroa

Korri korri korri korri korri

Hartzen du berriz karrera

Hegan badoa zerura

Mahatsa ardotzen denerako berriz itzuliko da.

AMONA MANTANGORRI - AMAIA ZUBIRIA

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia