Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Amona mantangorri

abestiaren irudia

Diskoa: Harriaren hiztegia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: animalia txikiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Jabier Muguruza

Urtea: 2016

Diskoetxea: Maramara

Iraupena: 03:21 min

Gako-hitzak: marigorringoa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AMONA MANTANGORRI

Amona mantangorri

xomorro polita,

hitz egiten du isilik

ahotsik ez dauka

 

Galdetzen badiote

Zeruan zer berri,

"Ongi! -erantzuten du-,

zeruan oso ongi.

Santu batzuk saltoka,

besteak kantari;

San Pedrok, batzuetan,

Bob Marley dirudi"

 

Oroitzeko moduko

hitzak dira agian

sartuezinak baina

gure belarrian.

Ezin al dira gauzak

ozenago esan?

Amona mantangorri,

ez lotsatia izan.
 

Xomorro polit horrek

esaiguzu guri,

zer izango dugu bihar

eguzki edo euri?

"Eguzkia goizean

euria ondoren,

ilargia aterako

ilundu baino lehen"

 

Amona mantangorri

eskatzen dizut arren,

ezin al duzu hitz egin

sendo eta zuzen?

Ez dizut ezer aditzen,

adi nagoen arren,

ez dakit zer eguraldi

bihar espero den.

 

Amona mantangorri

xomorro polita,

hitz egiten du isilik

ahotsik ez dauka.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia