Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Anderia gorarik (Garazialdea, Nafarroa Behera)

abestiaren irudia

Diskoa: Pinpirin eta Florian

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦

Abeslaria/Artista/Taldea: Anje Duhalde

Urtea: 2000

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 04:25 min

Gako-hitzak: anderia

Oharrak: Karaokea Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=12 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1586

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ANDERIA GORARIK

—Anderia, gorarik zaude leihoan.
Zure senarra behera dago Frantzian.
Hura hantik jin ditekenen artian,
ezkutaritzat har nezazu saihetsian.

—Ene senarra behera bada Frantzian,
auzoak hurbil utzi derauzkit joaitian;
hura hantik jin ditekenen artian,
ezkutari beharrik ez dut etxian.

—Izan nuzu Frantzian eta Espainian,
bai eta ere Ingalaterra guzian;
andere ederrik ikusi izan dut heietan,
zure parerik ez zen ene begietan.

—Ezkutaria, ederki mintzo zira zu,
gure etxean beharko duzu ostatu;
ganbera garbi, ohea xuri dukezu;
nihaur ere aldean hurbil nukezu.

—Eskerrik asko dautzuk, etxekanderia,
zure senarra duzu ni baino gizon hobia;
zazpi urtez harek eman deraut ogia,
zortzigarrenean bere azpiko zaldia.

—Euri ondoan ura nahiz den uherlo
emazteño hok nola girade parlero;
hitz erdiño bat joan zaitazu lasoño,
ene senarra deusetan truka ez niro.

—Arbadola betetzen denean udarez,
idi xuri erditzen denean xahalez,
idi xuri erditzen denean xahalez,
erranen dautzut zurea naitzen ala ez.

—Iragan duzu oi! Bada denbora,
eskeini duzu ganbera eta ohia,
eta harekin zure gorputz propia.
Ez dea bada hori egia?

—Ezkutari oi!, begi urdin faltsia
altxazak, altxa, oi!, ezkerreko begia;
altxazak, altza, oi!, ezkerreko begia;
hi ote haitzen oi!, ene lehen semia.

Anje Duhalde

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia