Diskoa: Txulufrina eta arrosa
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Aisialdia
Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Alex Sardui
Urtea: 1999
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:09 min
Gako-hitzak: nobioak
Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1047
ANDRE NOBIA
Andre nobia,
Ilhe horia, (bis)
Edekizazu ataria.
Hortxe heldu da
nobio jauna iduri duela eguzkia.
Badakarragu bada
Juan Martin bizar haundia.
Ilhe horia:
Edekizazu ataria.
Badakarragu bada
Badakarragu bada
Juan Martin bizar haundia.
Hemen heldu naiz,
Bainan beldur naiz,
Penak izain ote ditugun maiz. (bis)
Penetatik libratzia
Elitzake izain gaitz.
Bainan beldur naiz
Penak izain ote ditugun maiz.
Penetatik libratzia (bis)
Elitzeke izain gaitz.
Izan ederra, sarmangarria
zu zara nere maitia.
Ez egon triste
ez egon sustoz.
Biziko gera munduan gustoz.
Palazio bat inen dugu
Zekalez edo lastoz.
Ez egon sustoz,
Biziko gera munduan gustoz.
Palazio bat inen dugu (bis)
Zekalez edo lastoz.
Eskalerak,
Gaztain-abarrez;
Gaineko sala, iratze berdez;
Balkonak ere
Basa-lizarrez;
Tellatua berriz, belar idorrez.
Lan horien iteko
Karriko Baigorriko Piarres.
Gaztain-abarrez,
Tellatua berriz, belar idorrez.
Lan horien iteko (bis)
Karriko Baigorriko Piarres.
Andre nobia,
Ilhe horia, (bis)
Edekizazu ataria.
Hortxe heldu da
nobio jauna iduri duela eguzkia.
Badakarragu bada
Juan Martin bizar haundia.
Ilhe horia:
Edekizazu ataria.
Badakarragu bada
Badakarragu bada
Juan Martin bizar haundia.
Alex Sardui
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.