Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Anttoni ahuntza

abestiaren irudia

Diskoa: Aupa Kintxo!

Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Harremanak Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Eskola-egoerak Izaki bizidunak: baserriko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2001

Diskoetxea: Matxinsalto

Iraupena: 02:01 min

Gako-hitzak: ahuntza eskola

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ANTTONI AHUNTZA

Anttoni ahuntza ez da gaur eskolara joan

belarra mozten gelditu da lorategian

beste lagun bati jan dio galtzerdia

eta besteari soineko erdia.

 

Bitartean haurrak eskolara doaz

puxikarekin abestu eta dantzatu

hamaika mozorrorekin hamaika antzerki

eta gure Anttonik besterik ez daki.

 

Piper egin du eta kalean dabil alai

bihurrikerietan moldatzen da nonahi

neskak-mutilek berriz badakite margotzen

batuketak, kenketak, idazten, irakurtzen.

 

Eskolako lagunak joan dira mendira

zuhaitz eta txorien izenak ikastera

hantxe aurkitu dute ahuntza pozik kantari

gure Anttoni da eta besterik ez du ikasi.

 

Piri piri piri piri dabada

AUPA KINTXO - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia