Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Antzinako zuhaitza

abestiaren irudia

Diskoa: Antzinako zuhaitza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Nahiak Balioak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2017

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 03:15 min

Gako-hitzak: ustelkeria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ANTZINAKO ZUHAITZA

Norbaitek noizbait zuen

zuhaitz bat landatu;

geroztik gauzak ondo

zaizkigu aldatu.

Gogoratzen naiz nola

ginenean haurrak,

txalupa bihurtzen ziren

bertako intxaurrak.

 

Inorena ez zelako

zen gu guztiona:

bera gure itzala

bera berri ona.

Herriko armarrian,

zuhaitza zen ikur;

atzoko zuta, baina,

gaur bihurtu da makur.

 

Izan ere dirua

dugu jainko bakar

eta zer nahi egiten

dugu haren bizkar.

Dirua bai jainkoa

dirua neurrian

ustelkeria dugu

diru iturria.

 

Horregatik udalak

gaur du erabaki,

etxe bat behar dutela

han bertan eraiki.

Esku bat da zuhaitza,

goiari dei eta dei;

eskuz agurtu ditu

txori eta hodei.

 

Motozerraren hotsak

biharko berri txar;

batek baino gehiagok

egingo du negar.

Gure oroimenean,

ene zenbat kalte!

Haurtzaroko txalupek

hondoa jo dute. 

ANTZINAKO ZUHAITZA – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia