Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Arnasa

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Elkartasuna Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:58 min

Gako-hitzak: Arnasa elkartea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ARNASA

Arnasa eman haurrari

arnasa eman, ugari

arnasa eman elkartasunari,

egun berria jalgi dadin

arnas berriturik.

 

Bizkarra eman lotsari,

bizkarra eman, nabari;

bizkarra eman bakardadeari,

gure birikak haz daitezen

bizi berriturik.

 

Arnasa, xaboizko

burbuilak haizatzeko.

Arnasa, kardaberei

putz egiteko.

 

Arnasa, turutaz 

mundua itzartzeko

Arnasa, maite zaitudala

ozen esateko.

 

Arnasa eman pozari,

arnasa eman, ugari,

arnasa eman itxaropenari,

irriñoak zabal daitezen

arnas berriturik.

 

Bizkarra eman minari,

bizkarra eman, nabari,

bizkarra eman etsipenari,

gure birikak haz daitezen

bizi berriturik.

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia