Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Arranoa

abestiaren irudia

Diskoa: Herriko festetan

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: aireko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2017

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:26 min

Gako-hitzak: arranoa txoria

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ARRANOA

Animaliok, ere badugu

maite dugun erresuma

txikienetik handienera

osatzen dugu bilduma.

 

Ni txori bat naiz bi hego eder

eta moko txikiduna

kantari diot naizela beste

animalien laguna

animalien laguna.

UUUU

Txori izanda hegan nihoa

nahi dudan lurraldetara

muga gabeko askatasuna

izugarrizko festa da.

 

Baina besoak eta eskuak

guztiok ditugu hara

zure hegoak mugitu eta

librea izango zara

ta librea izango zara.

 

Baina besoak ta eskuak

guztiok ditugu hara

gure hegoak mugitu eta

libreaK izango gara

ta libreaK izango gara

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia