Diskoa: Maite zaitut
Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Oreka eta afektibitatea Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Izaki bizidunak: baserriko animaliak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx
Urtea: 2005
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 02:24 min
Gako-hitzak: astoa
ARRE ETA SO!
Belarriak handi samarrak aukeran
piercing zuloentzat primeran
isatsa, bai latsa! jarri txulo (e)ta rasta
nik badut arrakasta.
Larruzko txupa punkia dut soinean
bota altuak oinetan
astindu gitarra, rokeroaren garra
nire doinu makarra.
Arre (e)ta so, Arre (e)ta so, aski da, txo!
morroi izateko ez naiz jaio
Arrantzazu, Arrantzazu nauzu, (e)ta nirekin arrantza egizu!
Astakume, astakirten, astapito
isekak, irainak, kitto!
asto jaiotzea, asto izatea da, niretzat ohorea.
Lotuta bizitzea ez dut gogoko
makilik ez dut gustuko
elkarte gaitezen, denok batera goazen
esan dezagun ozen.
Arre (e)ta so, Arre (e)ta so, aski da, txo!
morroi izateko ez naiz jaio
Arrantzazu, Arrantzazu nauzu, (e)ta nirekin arrantza egizu!
MAITE ZAITUT - PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.