Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Asko ikasi dut

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 2

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Idatzizko hizkuntza Harremanak

Azpigaiak: Irakurketa Testu idatziak Eskola-egoerak

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2003

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:42 min

Gako-hitzak: ikasi irakurri idatzi

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ASKO IKASI DUT
 
Zenbat historia
gogoz ikasiak,
leize-zuloetan
noizbait idatziak.
Guztiok dakigu
gure lur honetan
noiz sortu zitzaigun
euskal gizakia.
 
Idazten, irakurtzen,
saIatu naiz ikasten,
Iaz bezala aurten.
Kantu zaharrak idazten
kondairak irakurtzen,
pozik ibili gara
gai guztiak ikasten.
 
Asko ikasi dut
joandako urtetan,
azkar joaten dira
gustuko lanetan.
Kontuak kantatzen,
alditan dantzatzen,
apurka ari naiz
Herria goratzen.
 
Idazten, irakurtzen..
 
Txanela

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia