Diskoa: Haur Jolasen Abestiak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Euskalkiak Gorputz-atalak
Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi
Urtea: 1997
Diskoetxea: Xangorin
Iraupena: 00:45 min
Gako-hitzak: atzamarrak eriak hatzak behatzak
ASMAZAK/ASMAZAN
Asmazak, asmazan,
Donostiako plazan,
hiru atso omen dira,
hemen zenbat behatz dira?
Haurra: Guk behatza oinetakoei esaten diegu. Entzun, entzun Iurretan nola diogun.
Asmazak, asmazan,
Iurretako plazan,
hiru atso omen dira,
hementxe zenbat hatz dira?
Haurra: Baionan aldiz eri esaten diogu.
Asmazak, asmazan,
Baionako plazan,
hiru atso omen dira,
hemen zenbat eri dira?
Hik Hasi
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.