Diskoa: Etxean
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Literatura Esperimentazioa ingurunean
Azpigaiak: Lotura afektiboa eta jolasaren bidezko loturak literatura-testuekin Jakin-mina, irudimena, sormena, harridura
Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx
Urtea: 2019
Diskoetxea: Algara
Iraupena: 02:44 min
Gako-hitzak: asper sormena mugi
ASPER-ASPER
Elkarren antza duten lau pareta zuri
lanpararen azpian bi euli urduri.
Nahita ere ezin dut ipurdia mugi
minutuak orduak direla dirudi.
Asper asper. Mugi mugi // Ta orain zer? Mugi mugi
Altza laster. Mugi mugi, // ipurdia ezker ta eskubi
Istorioak sortu zaizkit eskuetan
jarri ditudanean itzalak paretan.
Txoriak lumak ditu bere hegoetan
nirekin jolastera al dator benetan?
Asper asper, mugi mugi // Ta orain zer? Mugi mugi
Altza laster. Mugi mugi, // ipurdia ezker ta eskubi
Izan naiteke barku baten kapitaina,
otsoa, sagutxoa, errege liraina,
arkakusoa edo ezpata-arraina,
irudimena hain da jostailu bikaina
Asper asper, mugi mugi // Ta orain zer? Mugi mugi
Altza laster. Mugi mugi, // ipurdia ezker ta eskubi
Aspertuta aspertzez aspertu bazara
alda ezazu behingoz zure begirada.
Berdin du joan ezkero hona edo hara,
sormenaren parkean elkartuko gara.
sormenaren parkean elkartuko gara.
Potx eta Lotx
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.