Diskoa: Amalur
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Harremanak
Azpigaiak: Eskolako kideak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2015
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 03:18 min
Gako-hitzak: astoa eskola ikaskide
ASTOA IKUSI NUEN
ASTOA IKUSI NUEN BETAURREKOEKIN
BURUAN TXAPELA TA GABARDINAREKIN
ILE LUZEA ETA BIBOTEAREKIN
HIZKETAN EGON NINTZEN ATZO BERAREKIN
.
ASTOAK ESAN ZIDAN TRISTE ZEGOELA,
OSO ZATARRA ZELA BERE IKASTOLA
BERAK GURE GELARA ETORRI NAHI ZUELA
GURE ARTEAN ONDO KONPONDUKO ZELA.
BAIETZ ESAN NION NIK, LASAI ETORTZEKO.
ARKATZA ETA BLOKA DENDAN EROSTEKO.
ASTOA IZAN ARREN, TRANKIL EGOTEKO.
ASKO IKASI ETA TXINTXO PORTATZEKO.
ASTOA ETORRI ZEN HURRENGO GOIZEAN,
JANTZI POLIT BAT ZEUKAN JANTZIRIK SOINEAN
MAISUAK ESAN ZION: ESERI LURREAN,
ASTOTXO. EZ BAIZARA KABITZEN MAHAIEAN.
HONDARTZAKO EGUNA IRITSI ZENEAN
ASTOA PORTERO TA DENOK FUTBOLEAN
BALOI BATEK JO ZUEN ASTOA BURUAN,
LURRERA ERORI ZEN HILTZEKO ZORIAN.
AZKAR DEITU ZIOTEN SENDAGILEARI
BAITA DONOSTIAKO ANBULANTZIARI
ORAIN KLINIKAN DAGON ASTO GAIXOARI
ESAN NAHI GENIOKE "LEHEN BAIT LEHEN ETORRI".
AMALUR – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.