Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Astoaren hitzak

abestiaren irudia

Diskoa: Harriaren hiztegia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Idatzizko hizkuntza Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Hizkiak Izaki bizidunak: baserriko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Jabier Muguruza

Urtea: 2016

Diskoetxea: Maramara

Iraupena: 03:36 min

Gako-hitzak: astoa A bokalak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ASTOAREN HITZAK

Astoak oro har hitz asko ditu,

baina ez du sekula esaten "U",

edo "E", edo "I" edo "O".

Bakarrik esaten du "A",

eta "A" eta "A" eta "A".

 

Eta zuk galdetzen badiozu,

nor zara zu, zer zara zu,

Berak erantzungo du "Asta",

"Asta naz, asta apal-apala".

Ez dela "zalda" edo "manda".

 

Zer jaten duzu, asto polita?

"Balarra, lasta eta garagarra".

Eta edan? Zer edan? "Ba, edan,

Ara, arda, esnaa eta kafa,

ta batza-batzaatan txanpana"

 

Zein dira, asto, zure hitz maiteak?

"Ba, ama, atta, pala eta kaka"

Kaka? Kaka hitz polita da?

"Zalantza? Xarmanta da! Kanta!"

Ah, kanta! Ez kaka! Ah! Ah! Ah!

 

Astoak oro har hitz asko ditu,

baina ez du sekula esaten "U",

edo "E", edo "I" edo "O".

Bakarrik esaten du "A",

eta "A" eta "A" eta "A".

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia