Diskoa: Kukurruku, zer diozu?
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Musika-lengoaia Gorputz-lengoaia Literatura
Azpigaiak: Esku-jolasak Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā¦
Abeslaria/Artista/Taldea: Hala Dzipo
Urtea: 2022
Diskoetxea: Hala Dzipo Kultur Ekintzak
Iraupena: 02:18 min
ASTOTXO BAT BANEUKO
ASTOTXO BAT BANEUKO
BUSTAN ZURIEGAZ
ERMURA JOATEKO
GONA GORRIEGAZ
TXIRIKITIN TXAINIA
BIAR DOMEKEA,
TXOKOLATEZ BETERIK
BANEUKO TRIPEA
BAT BI IRU LAU
BALEGO ETA BALITZ,
BOST SEI ZAZPI
ALKARREKIN DABILTZ
* Umeak borobilean apatx jarri eta eskuak gora begira jarriko dituzte euren hanken gainean (eskumako eskua eskumako lagunaren eskuaren gainean, eta ezkerrekoa ezkerrean duen lagunaren eskuaren azpian). Holan lagun bat jolasean hasiko da ezkerrean duen lagunari eskuarekin txalo emanez, eta beste honek berdin, borobilean denek ordenean txalo eman arte.
Gure aldaera!: Kopla nagusian, txaloak erritmo hau eramanez emango dira: Beltza, beltza, kortxea, kortxea, beltza. Eta "Bat, bi, hiru, lau balego eta balitz" koplan, alderantziz: Kortxea, kortxea, beltza, beltza, beltza.
Modu honetan jolasari erritmoekin lantzeko ariketa gehituko diogu, baita zailtasun puntu bat ere, erakargarriago bihurtzeko.
Azkenik, "alkarrekin dabiltz" esaldia bukatzen denean txaloa jasotzen duenak altxatu eta borobilaren erdian dantza egingo du, parte instrumentalak iraun bitartean.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.