Diskoa: Doktor doremi eta benedizebra
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Abeslaria/Artista/Taldea: Oskorri
Urtea: 2005
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 02:17 min
Gako-hitzak: atsoa
ATSO ZAHARRAREN ATORRA ZAHARRA
Atso zaharraren atorra zaharra,
berea balu ezerrez.
Kedarra baino beltzagoa du,
garbitutzeko alparrez.
Txirurin brinkulin-brinkulin-brinkulin,
txirurin brinkulin, atsoa.
Supazterrean hagoenean,
onduan den katu gaiztoa.
Atso zaharra belendrin,
hire mendeak egin din;
hortzak ere jausi zaizkin,
deabru zaharra dirudin.
Txirurin brinkulin...
Atso zaharraren kortesia,
putza dario zia-zia.
Hartzen badinat ilentia
erreko dinat ipurdia.
Txirurin...
DOKTOR DOREMI - OSKORRI
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.