Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Atzo, atzo

abestiaren irudia

Diskoa: Petiri danbolin

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦

Abeslaria/Artista/Taldea: Txirri, Mirri eta Txiribiton

Urtea: 2009

Diskoetxea: ELKAR

Iraupena: 04:52 min

Gako-hitzak: herrikoiak herri kantak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ATZO, ATZO

ATZO, ATZO, ATZO

ATZO HIL ZIREN HAMAR ATSO

BALDIN ARDOA MERKATZEN EZ BADA

HILKO DIRADE BESTE ASKO

ATZO, ATZO

ATZO HIL ZIREN HAMAR ATSO.

 

ATZO TTUN-TTUN

GAUR ERE TTUN-TTUN 

BETI TTUNTTUN

GAITUK GU.

ZAZPI LIBRAKO OILO ZURIA

AZERIAK GAUR JAN DIGU.

ATZO TTUN-TTUN

GAUR ERE TTUN-TTUN

BETI TTUN-TTUN

GAITUK GU.

 

TXANTXIBIRIN, TXANTXIBIRIN

GABILTZANEAN

ELORRIOKO KALEAN

HAMALAU ATSO TRONPETA JOTZEN

ZAZPI ASTOREN GAINEAN.

ASTOAK ZIREN

TXIKI-TXIKIAK

ATSOAK BERRIZ KRISTONAK!

NOLA DEMONTRE KONPONTZEN ZIREN

ZAZPI ASTOREN GAINEAN?

 

AMATXO NAHI DUZUNEAN

JOKAIXU (OKA  EZAZU) LOTERIA

ZERGATIK

NAHI DUGULAKO

ONDO PASAU, ONDO PASAU

ANDRE MARIA!

 

HASI GOIKO KALETIK

ETA BEHEKORAINO

EZ DA EDERRAGORIK

MADALENTXO BAINO

AI MADALEN MADALEN

AI MADALENI!

ZURE BILA NENBILEN

ORAIN BAINO LEHEN.

 

ANDRE MADALEN,

ANDRE MADALEN

LAURDEN ERDI BAT OLIO,

AITAK JORNALA

EKARRITZIAN (EKARTZEAN),

AMAK PAGATUKO DIO.

AMAK PAGATZEN

EZ BALDIN BADIO,

AITAK PAGATUKO DIO.

AITAK PAGATUTZEN

EZ BADIO

HOR KONPON ETA ADIO.

 

HORRA HOR GOIKO

HARIZTITXO BATEN,

KUKUAK UMEAK

EGIN DOZAK (DIZKIK) AURTEN

KUKUAK EGIN, AMILOTXAK JAN,

A ZER BERE KUKUAREN

ZORITXARRA ZAN!

TRALA, LALA, LALALA,

TRALA, LALA, LALA...

 

AI, HORI BEGI EDERRA

IRUDITZEN ZAIT EPERRA.

GAUZA HOBERIKAN ZER DA?

OINTXO POLITA,

ZAPATA EDER,

TXORKATILA GUZTIZ FINA,

JANTZI EDERKI EGINA

TELA MODAKO FINA,

AI, NERETZAKO BAZINA!

 

MARI KORTEDERREKO

OSTATU-LOREA.

BERAK BEHAR DUELA

SENARTZAT EULIA

AI ENE! OSTATU-LOREA,

AI ENE! SENARTZAT EULIA.

 

AI, MARI MIGEL, NON DUN SENARGAI HORI?

AI, MARI MIGEL, NOIZ DUN EZTEGUA (EZTAIA)?

ZAPI ETA ZAPI ESANAGATIK, EZIN DUT KENDU KATUA,

SEKULA ERE, EZ DUT IKUSI HONELA NEURE BURUA

AI, MARI MIGEL!

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia